Bilbao PortLab
Berriak

Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate-arteko Masterrak Bilbao PortLab-ekiko lankidetza indartu du

Bilbao PortLab berrikuntza-hubak lankidetzan dihardu ondoz ondoko bigarren urtez Hidrogenoaren Teknologieei buruzko Unibertsitate-arteko Masterrarekin (HTUM). Horren harira, Bilboko Portuarekin eta bertan lan egiten duten enpresekin zerikusia duten hainbat gai eskainiko dizkie ikasleei Master Amaierako Lanetarako. Lankidetza honen bidez, trantsizio energetikoaren egungo testuinguruari lotutako gai bat proposatuko zaie ikasleei, hidrogenoa eta/edo honen deribatuak oinarri, interesatutako enpresei deskarbonizazio-helburuak lortzeko jarraitu beharreko ibilbide-orria emateaz gain.

HTUMren 4. edizioa urrian hasi zen, eta profesionalak hidrogenoaren balio-kate osoko teknologietan trebatzea du helburu, hidrogenoaren sorkuntza eta biltegiratzea, garraioa, banaketa, transformazioa eta industria arloko aplikazioak barne.

Master hau Estatuko 5 unibertsitatek bultzatu eta koordinatzen dute: Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Universitat Politècnica de Catalunya, Universitat Rovira i Virgili eta Zaragozako Unibertsitatea. Gainera, 6 prestakuntza eta ikerketa zentro ditu partaide: Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratua, Tarragonako Institut Comte de Rius, Bartzelonako Institut Escola del Treball, Piramide Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratua, Industriako Antolakuntza Eskolak eta Hidrógeno Aragón Fundazioa. Petronorren babesa du.

Iturria: Estrategia Empresarial

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut