Nordex Electrolizers
Berriak

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak beste bazkide bat du: Nordex Electrolyzers

BH2Cren Hiru Hileko Zuzendaritza Batzordeak, uztailaren 17an (osteguna) EICn egindako bileran, bazkide berri baten sarrera ezagutarazi du: Nordex Electrolyzers. Horrenbestez, BH2Ck 72 bazkide eta 55 proiektu ditu dagoeneko.

Nordex Electrolyzersek proiektu berri bat ekarri dio Ekoizpenari buruzko Bertikalari: “Elikadura eolikoa duten elektrolisi alkalinorako elektrodo aurreratuen fabrikazioa eta saiakuntza (ELEKWIND)”. ELEKWIND proiektuak elektrolisi alkalinorako eraginkortasun handi-handiko elektrodoak garatzea du helburu, egungoak baino errendimendu handiagokoak (korrontearen dentsitateari eta iraunkortasunari dagokienez), eta energia berriztagarrietara egokitzeko modukoak, etorkizuneko elektrolisi alkalinoaren garapena erraztuko duten elektrodoen belaunaldi berria sortu ahal izateko.

Zuzendaritza Batzordean, BH2Cren aurkezpen orokor berria aurkeztu da, diseinu eraberritua duena, eta elkartekideen atalean eskura daiteke dagoeneko, BH2Cren webguneko (https://www.bh2c.org/eu) ‘Aurkezpenak’ atalean sartuta.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut