foto de la firma del MoU
Berriak

Hidrogeno Haranen Aliantzak ofizialki hasi du bere ibilbidea

Joan den otsailaren 4an, Jose Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak eta Pilar Miranda Plata Huelvako alkateak BH2C Hidrogeno Haranen Aliantzako kide bihurtzeko dokumentua sinatu ztuen. Ekitaldia Huelvako Enpresarien Federazioak (FOE) antolatutako Hidrogeno Berdearen Estatuko II. Kongresuaren barruan egin da aste honetan, Huelvan.

Hidrogeno Haranen Aliantza deritzon mugimenduaren jatorria BH2Cren ekimenez Bilbon 2024an antolatu zen EHEC 2024 Kongresua izan zen, bertaratutako hidrogeno-haranekin lehenengo harremanak lantzeko aukera eman zuena. Estatu osoko 15 hidrogeno-haranek osatuta, bektore energetiko berriztagarri honen balio-katea kudeatu eta bultzatzea du helburu, energia-iturri honen inguruan sustatutako hainbat ekimen babesteaz gain. Produktu honen balio-katearen hainbat zatitako enpresak eta bestelako erakunde publiko eta pribatuak bilduz, aliantzak partekatutako erronka klimatiko eta energetikoak gainditu eta industria-sektore honen lehiakortasunari eutsi nahi dio, elkarlanean industria eta teknologia berria garatzeko aukera honetaz baliatuta. Era berean, elkartekideek abiarazitako jardunbiderik egokienetatik ikasi eta interlokuzio-gaitasuna hobetu nahi du Espainiako zein Europar Batasuneko erakundeekin. Akordioen sinaketan, haranen ordezkariekin batera egon dira Jorge Paradela Andaluziako Juntako Industria, Energia eta Meategietako kontseilaria, Joan Groizard Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiako Estatu idazkaria eta Pilar Miranda Huelvako alkatea.

Hidrogeno berriztagarriaren garapena aukera ona da guztiontzat, bektore honen garapena babesteko ondo posizionatuta dagoen industria-ehuna dugun heinean. Guretzat, funtsezkoa da energia-iturri honen ekarpena, epe labur, ertain eta luzean gero eta eskaera global handiagoa izan dezaketen teknologien balio-kate industriala sortu ahal izateko”, adierazi du Zudairek.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut