
H2SITEk hidrogenoa ekoizteko erabiltzen duen teknologia frogatu du MACBETH proiektuan, Tecnalia eta CNH2rekin batera
H2SITEk, Tecnaliak eta Hidrogenoaren Zentro Nazionalak (CNH2) industria-aplikazioetarako eraginkortasun handiko mintzak eta katalizagailuak garatzea helburu duen MACBETH proiektuan parte hartu dute. Europako ekimen horren barruan, H2SITEk arrakastaz frogatu du gas naturala eta biogasa hidrogeno bihurtzeko teknologia CNH2ren instalazioetan, irteerako purutasun-maila handiak lortuz. Proba-kanpainan, 470 orduko funtzionamendua eta 35 m3-ko ekoizpena lortu da 147 ekoizpen-ordutan, % 99tik gorako purutasunarekin.
Bestalde, H2SITE startupa finalista izendatu dute BloombergNEF Pioneers 2025 sarirako, Wildcard kategorian, hidrogenoaren sektoreko giltzarrizko eragiletzat posizionatu ondoren. BNEF Pioneers programak trantsizio energetikorako bidean garrantzizko eginkizuna izan dezaketen soluzio berritzaileak identifikatu eta aldarrikatzen ditu. Aurtengo finalistek erronka kritikoei heldu diete, industria astunen deskarbonizazioa eta hidrogenoaren bereizketa kasu.
Azkenik, aipatzekoa da Jorge Román H2SITEko Produktu Zuzendariak Hidrogenoaren Podcastaren 85. atalean izandako parte-hartzea, euskal enpresaren mintz-teknologia berritzailea ezagutzera emanez. Gainera, H2SITEk hidrogenoaren sektoreko hainbat ikerketa-proiektutan izandako esperientzia eta azken berrikuntzak partekatu ditu; besteak beste, B Serieko finantzaketa-erronda arrakastatsuan 36 milioi euro baino gehiago bildu izana. Jorge Románek startuparen epe ertain eta luzeko hazkunde-aurreikuspenak ere azaldu ditu.
Iturriak: H2SITE, BloombergNEF, El Podcast del Hidrógeno