H2SITE BAT Talk
Berriak

H2SITEk bere historia, ibilbidea eta ikuspegia partekatu ditu otsailaren 27an antolatutako BAT Talk batean

Joan den ostegunean, otsailak 27, H2SITE BAT B Accelerator Tower-ek Bilbon antolatutako BAT Talk berri baten protagonista izan zen. Ekitaldian, startupak hidrogeno berdearen sektorean duen historia, ibilbidea eta ikuspegia partekatzeko aukera izan zuen.

Jardunaldiaren hasieran, Gorka Hermoso H2SITEko Finantza Zuzendariak “Enabling Hydrogen Transportation for a Sustainable Future” izenburuko hitzaldia eman zuen hidrogeno bidezko garraioari buruz. Head of Product kargua duen Guillermo Garcia-Miguelek ezagutzera eman zituen enpresak hidrogenoaren merkatuko aukera eta erronkei buruz duen ikuspegia.

Ondoren, Eduardo Briales Product Managerrak H2SITEk garatutako teknologia berritzailea azaldu eta egiazko arrakasta-kasuak aipatu zituen. Gorka Hermosok startuparen finantza-estrategia partekatu zuen, B serieko 36 milioi euroko finantzaketa lortu izanaren albistea ezagutzera emanez. Azkenik, Nekane Fernandez People Managerrak enpresaren hazkunde eta giza-baliabideen kudeaketari buruzko “Growth and Talent: Example for Startups” hitzaldia eman zuen ekitaldia ixteko.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut