h2site contenedor
Berriak

H2SITE Top Innovator in Hydrogen 2024 aukeratu du Darcy Partners aholkularitzak

H2SITE hidrogenoaren sektoreko Top Innovator 2024 izendatu du energia-industriarentzat lan egiten duen esplorazio teknologiko eta berrikuntza arloko Darcy Partners aholkularitza-enpresak. Darcy Partnersen azterketa enpresako Connect-en 10.000 erabiltzaile baino gehiagok babestu dute, eta aintzakotzat hartu ditu bezeroen iruzkinak eta H2SITEren soluzioen inguruan piztu den interes gero eta handiagoa.

Aitorpen honek agerian utzi du euskal enpresak berrikuntza teknologikoarekin eta energiaren sektoreko erronka kritikoak konpontzearekin duen konpromisoa. Teknologiaren aitzindari izendatu izanak bete-betean islatzen du H2SITEk hidrogenoa bereizi eta garbitzeko garatutako soluzioen inpaktua, hidrogenoaren garraioak dakartzan erronkei aurre egiteko duten eraginkortasuna eta potentziala frogatuz.

H2SITEren teknologia ohe jariakorreko mintzen erreaktore katalitiko bat da, purutasun handiko eta kostu txikiko hidrogeno berriztagarria on-site sortzeko, SMR-ren 4 etapa klasikoak murriztuz eta erreakzioa eta bereizketa etapa bakar batean eginez, instalazio eta mantentze-lanetako kostuak minimizatzeaz gain. Horrela, aplikazio egonkorretarako erabil daiteke (industria-erabilerak, elektrizitatearen edo beroaren sorkuntza konbinatua, besteak beste), baita energia behar duten eremu isolatuetarako eta mugikortasunerako ere.

Iturria: Darcy Partners, Tecnalia

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut