premio teraward
Berriak

H2SITE TERA-Award Energy Innovation 2025 sarietan aitortu dute

H2SITEk “Merit Award” saria jaso du teknologia jasangarriko berrikuntzaren arloko munduko sariketarik ospetsuenetakoa den TERA-Award Smart Energy Innovation Competition 2025 delakoan, hidrogenoaren inportaziorako garatu duen amoniakoa krakeatzeko teknologiagatik. Euskal enpresa Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) antolatutako laugarren edizioko finalistetako bat izan da.

Euskal enpresak garatutako soluzioak potentzial handia frogatu du eskala handiko deskarbonizazioa bultzatzeko, bereziki itsasoko eta industriako sektoreetan. H2SITEren paladiozko mintzen erreaktoreei esker, hidrogenoa distantzia luzera garraiatu ahal izango da, amoniakotik purutasun handiko hidrogenoa lortzeko krakeo eraginkorra eginez erabilera-puntuan. Teknologia honek hidrogenoaren eskala handiko eta distantzia luzeko banaketa erraztuko du amoniako garraiatzailetzat erabiliz, eta horrela, garraioaren funtsezko erronkak gainditu eta hidrogenoaren logistika globala eraginkorragoa eta bideragarriagoa izaten lagunduko du.

TERA-Awarden 2025eko edizioak partaidetza-markak hautsi ditu, mundu osoko 76 eskualdetako 785 enpresa baino gehiago bilduz. Ekitaldia aukera paregabea izan da zero garbiko trantsizioa bultzatzen diharduten berritzaile, inbertsiogile eta bazkide globalekin konektatu ahal izateko.

Iturria: H2SITE

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut