H2SITE, Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander Espainiak bultzatutako ETEen 2025. urteko Sari Nazionaleko finalista
H2SITE finalista izendatu dute Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander Espainiak bultzatutako ETEen 2025. urteko Sari Nazionalean. Sariak enpresa txiki eta ertainen jarduna aitortzea du helburu, izan ere, enpresa hauen jarduera funtsezkoa da enplegua zein aberastasuna sortzeko. Aintzatespen honek euskal startuparen lana, ibilbidea eta anbizioa indartu ditu, jasangarritasunarekin eta aurrerapen teknologikoarekin konprometitutako H2SITE teknologiak oso-osorik islatzen du hidrogeno berriztagarriaren bereizketari eta sorkuntzari dagozkion mugapenak zabaltzeko hartu duen erabakia, industria arloko erronka konplexuak energia-sistema garbiagoak bultzatzeko soluzio ukigarriak bihurtuz. Saria otsailaren 19an jaso zuen, 11:00etan, Madrilgo Santander España Auditorioan, Felipe VI .a erregea buru.
Iturria: H2SITE