Berriak
H2Site, Cemex Venturesen Cleantech Map 2026 delakoan
Cemex Venturesek H2Siteren potentziala aitortu du energiaren kategorian Cleantech Map-en azken edizioan, eraikuntza-sektorean baliabide naturalak optimizatu eta/edo karbono-isurpenak murrizteko teknologia berritzaileak erabiltzeagatik hautatutako 20 enpresaren artean. Clean Map-en Energy kategoriak energia berriztagarrien integrazio hobea, industria-prozesuen elektrifikazioa, erregai alternatiboak eta energia optimizatzeko teknologiak errazteko moduko soluzioak biltzen ditu, betiere kostuak eta karbono-isurpenak murrizteko xedez. Aitorpen honek agerian utzi du H2Sitek berrikuntzarekin eta soluzio garbiago eta eraginkorragoen mesedeko trantsizioa azkartzearekin hartu duen konpromisoa.
Iturria: H2Site