Berriak
H2SITE aukeratu du Cleantech Group-ek 2026 Global Cleantech 100 delakoan
H2SITE teknologia garbien arloko munduko 100 enpresa pribatu berritzaileenen artean kokatu du Cleantech Group-ek 2026 Global Cleantech 100 delakoan. Txosten honek baliabideen erabilera eraginkorragoa duen industria-etorkizun digitalizatuagoa eta deskarbonizatuagoa bultzatzen duten enpresak identifikatzen ditu. Cleantech Group-en 2026ko txostenak deskarbonizazioari heltzeko giltzarrizko joerak ere nabarmendu ditu, hala nola, adimen artifizialak bultzatutako energia-eskaria, baliabideen subiranotasuna eta deszentralizazioa. Dokumentuak teknologia garbien sektore nagusien azterketa sakona egin eta ibilbide-orri argia taxutu du ziurgabetasuna epe luzeko inpaktu bihurtzeko.
Iturria: H2SITE