Jornada de cierre H2INTEGRA
Berriak

H2INTEGRA proiektuko bazkideek hiru urtetan lortutako emaitzak aurkeztu dituzte itxiera-jardunaldi arrakastatsu batean

Martxoaren 24an, asteartea, hidrogenoaren sorkuntza, banaketa eta amaierako erabilera konektatu eta modu optimoan kudeatuko dituen ekosistema bat sortzeko soluzio fisikoak eta digitalak garatzea xede duen H2INTEGRA Hazitek proiektua ixteko jardunaldia egin zen. Ekitaldian, PETRONOR, ALBA, CSP, ENVASES ALAVA, FERRO, H2SITE, IBIL, NORTEGAS, PQC, SARRALLE, TEAM eta TUBOS REUNIDOS bazkideek proiektuaren garapenean lortutako emaitza tekniko nagusiak eta ondoriorik garrantzitsuenak aurkeztu zituzten. Era berean, jardunaldian izandako parte-hartzean, Maribel Rodríguez Olmo REPSOLeko Hidrogenoaren arloko zuzendariak hidrogeno berriztagarriak trantsizio energetikoan eta nekez elektrifika daitezkeen diren sektoreen deskarbonizazioan duen garrantzi estrategikoa nabarmendu zuen.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA