Sener H2
Berriak

Gobernuak 10 milioi euroko dirulaguntza emango dio Senerrek Euskadin elektrolizagailuen fabrika bat sortzeko abian duen proiektuari

Gobernuak urtarrilaren 10eko 4/2023 Errege Dekretua onartu du, eta bertan, 74 milioi euro esleitu ditu Espainan hidrogeno berriztagarriaren arloko lau proiektu abian jartzeko H2B2, SENER, Nordex eta IVECO enpresen eskutik, 245 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa mobilizatuz. Esleipena Europako Batzordeak hidrogeno berriztagarriaren balio-katearen lehen hedapen industrialean ikerketa, berrikuntza eta fabrikazioa bultzatzeko onartu duen Hy2Tech izeneko Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsuari (IPCEI) atxikita dago.

Teresa Riberak azaldu duenez, dirulaguntza horiek proiektuen kostuaren % 100 estaltzeko aukera emango dute, Europako laguntzek estaltzen ez duten zatia emango baitute.

Europako Batzordearen ustez, Hy2Tech IPCEI osatzen duten proiektuak asmo handi-handiko proposamen teknologikoak dira, merkatuak egun eskaintzen duenetik haratzagoko helburuak dituztenak. Proiektu horiek garrantzi handiko hobekuntzak erraztuko dituzte, ekipoen errendimenduaren, segurtasunaren eta ingurumen-eraginaren ikuspegitik, baita kostuen eraginkortasunaren ikuspegitik ere.

Hartara, SENERek aurkeztu eta Euskadin kokatutako proiektuak 10 milioiko dirulaguntza lortu du. Honen bidez, elektrolizagailuak ekoizteko fabrika bat sortuko da, Espainiako merkatua bertan ekoiztutako teknologia lehiakor honetaz hornitzeko asmoz. Proiektuaren lehen fasean, teknologia alkalinoa duten elektrolizagailuak fabrikatuko dira. Bigarren fasean, teknologia propioa garatzeari ekingo diote.

Belaunaldi berriko elektrolizagailuen fabrikazioa eta garapen teknologikoa sustatzea xede duen proiektu honen barruan, elektrolizagailuen ekoizpen-instalazioekin batera, I+G arloko proiektuak ere garatuko dira Europako eta Espainiako zentro teknologikoen lankidetzaz, baita Hidrogenoaren Euskal Korridoreari atxikitako ekimenak ere.