
Fha-k koordinatutako HYPRAEL proiektuak Mid-Term Review delakoa lortu du
Hidrogenoa presioz eta ezdeusaren pareko energia-galera potentzialarekin ekoizteko elektrolisi alkalinoko teknologia aurreratua garatzea xede duen HYPRAEL proiektuak garrantzizko mugarria lortu du: Mid-Term Review delakoa. Ekitaldi horretan, bazkide guztiak bildu (Hidrógeno Aragón Fundazioa, Fraunhofer, AGFA, VECO, SYENSQO eta Green Hydrogen Systems) eta orain arte lortutako aurrerapenak aztertu zituzten, aurrerantzean gainditu beharreko erronkei heltzeko behar diren estrategiak zehazteaz gain.
HYPRAELen helburu nagusia elektrolisi alkalinoko teknologiaren (AEL) hurrengo belaunaldia garatu eta baliozkotzea da, H2 goi-presioan (gutxienez, 80 bar) ekoitzi ahal izateko. Helburu nagusi hau lortzeko, nabarmen hobetuko da AEL, ongi finkatu eta onduta, teknikaren egoeratik harantzago.
Funtsezko berrikuntzak ikertuko dira arras garestiak diren ondorengo konpresio mekanikoko prozesuak saihesteko, eta horrekin batera, gelaxken eta pilen diseinu aurreratuak sustatu eta Balance of Plan delakoak diseinatuko dira, energia-galera nabarmen murrizteko. Era berean, elektrodo, bereizgailu, polimero eta konposizio aurreratu eta jasangarriei buruzko ikerketa bultzatuko da, baita arkitektura berritzaileei buruzkoa ere, eraginkortasun handi-handiko elektrolizagailuen eskala handiagoko masako ekoizpen jasangarrirantz aurrera egiteko.
Bileran, bazkideen artean egindako lan kolaboratiboa nabarmendu zen, izan ere, horri esker, hasierako oztopoak gainditu eta oinarri sendoak ezarri ahal izan dituzte proiektuaren hurrengo faseei ekiteko. Hala ere, azken helburua lortzeko oraindik egiteko asko dagoela onartu zuten.
Iturria: Fundación Hidrógeno Aragón