Euskal ordezkaritza Japonian
Berriak

Euskal ordezkaritza batek Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturak bisitatu ditu ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eskualdeko politikak eta tresnak ezagutzeko

Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak, Basque Research & Technology Allianceko eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko ordezkariek osatu dute.

Japoniako hiru prefekturatarako bisita EBren eta Japoniaren arteko eskualde arteko lankidetza-proiektu baten barruan antolatu da, Europako Batzordearen “Nazioarteko Hiri Lankidetza” (IUC) programak bultzatuta, Japoniako Lurralde, Azpiegitura, Garraio eta Turismo Ministerioarekin batera.

Aichin, ordezkaritzak hidrogeno-estazio bat bisitatu du Chubu uharteko nazioarteko aireportuan. Bertan, hornidura-zentro bat eta hidrogenoa kargatzeko estazio bat daude ibilgailuentzat eta erregai-pilako orga jasotzaileentzat. Hidrogenoaren sozietatea lortzeko prefekturaren estrategiaren parte den proiektu erakusle bat da. Halaber, “Pre-Station Ai” izeneko start-up-en inkubagailua bisitatu da, bai eta haren jarraipena ere, “Station Ai” izeneko lankidetza publiko-pribatuko proiektuaren bidez, start-up-ak, berrikuntza irekia eta 5Ga sustatzea helburu duena. Halaber, “Aichi Jakintzaren Hub”a, “Aichi Center for Industry and Science Technology2a eta “Aichi Sinchroton Radiation Center”a ere bisitatu dira. Azkenik, Aichiko prefekturako gobernadorearekin bildu da.

Hiroshiman ordezkaritzak Fabrikazio Digitaleko Hezkuntza eta Ikerketa Zentroa eta Higashi campusa bisitatu ditu, biak Parke Zientifiko Zentralean kokatuak eta Hiroshimako Unibertsitatekoak. Higashi-Hiroshima campusa epe luzerako proiektu eragilea da, unibertsitateko campus zientifiko handi bat industriarekin, administrazioarekin eta gizartearekin lotzen duena, eta berrikuntza-polo garrantzitsu bihurtzen dena. Prefeturako Gobernuarekin ere bildu da berrikuntza-estrategia nagusiak partekatzeko, berrikuntzak bultzatutako eskualde bat lortzera bideratuta.

Lankidetza-programa honetako interes nagusiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean ezarritako lehentasunekin estuki lotuta daude. Azterketa-bisita honetan, interes komuneko eremu garrantzitsuak identifikatu ditugu, gure lehentasun estrategikoetako birekin: industria adimenduna eta energia garbiagoak, eta bikaintasuneko ikerketa zientifikoko lankidetza.

Albiste osoa: Euskal ordezkaritza batek Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturak bisitatu ditu ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eskualdeko politikak eta tresnak ezagutzeko - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus