Foto del primer Basque Hydrogen Research Day
Berriak

Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako II Basque Hydrogen Research Day delakoa BECen egingo da otsailaren 21ean

Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako Basque Hydrogen Research Day delakoaren bigarren edizioa otsailaren 21ean (ostirala) egingo da BECen (5. solairua, 1A aretoa), 09:00etatik aurrera. Jardunaldia enpresa-sareko I+G arloko ordezkarien eta hidrogenoaren arloko ikerketan diharduten euskal partzuergo nagusien arteko topagunea izango da.

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen irekieraren ondoren, lehenengo blokean, hidrogenoaren arloko ikerketa-jarduerari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du Olivier Boucat Air Liquide-ko H2 Energy, Global Markets & Technologies eta Healthcare arloko Group R&D Program Director delakoak. Horrez gain, Repsol Technology Labek berrikuntza teknologikoaren bidez energia sektorea eraldatzeari buruz duen ikuspegia ezagutuko dugu, baita Alba Emission Free Energy deritzon Petronorren filiala Bilboko Portuan erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa eraikitzeko abian duen proiektuaren egoera ere.

Bigarren multzoan, bertaratutakoak lau transferentzia-tailerretan banatuko dira, Elkartek programako lankidetza bidezko lau ikerketa-proiekturen emaitza nagusiak ezagutu eta kontrastatzeko:

  • H2BASQUE proiektua teknologia berritzaileak eta hidrogeno berdea sortzeko funtsezko osagaiak garatzera bideratuta dago, hala nola PEM elektrolisia, AEM elektrolisia eta ziklo termokimikoak, kostu lehiakorrean.
  • H2MAT+ programak material eta egitura metalikoak ekoizteko eta ebaluatzeko metodologiak garatu nahi ditu, hidrogenoaren presentzian duten portaeraren ikuspegitik.
  • HIDRURA proiektua teknologia berritzaileak garatzera bideratuta dago: itsasoko uraren elektrolisia, elektrolisi desakoplatua eta biogasaren pirolisia.
  • ONTZHi proiektuaren helburua da hidrogenoa biltegiratzeko eta garraiatzeko teknologiak eta soluzioak seguruagoak, trinkoagoak, errentagarriagoak eta jasangarriagoak izatea, material eta estaldura berrien ikerketaren bidez.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut