
Euskadik Bavariarekiko aliantza estrategikoa indartu du trantsizio energetikoaren arloan
Bavarian berrikuntza eta enpresen arteko lankidetza bultzatzen dituen Bayern Innovativ erakundearen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan. Energia eta Eraikuntza Dibisioko zuzendari Oliver Mayer irakaslea eta Christopher Ziegler Bavariako Energia Klusterreko (Bayern Innovativen barruan dago) zuzendaria Euskadin izan dira irailaren 17tik 19ra bitartean, proiektuak eta teknologiak ezagutzeko, eskualdeko energia-ekosistema ulertzeko eta balizko lankidetza-bideak esploratzeko, Bavariatik Euskadira 2026rako aurreikusita dagoen misio politiko eta komertzialaren aurreko urratsa izateaz gain.
Bayern Innovativek hidrogenoarekiko eta erregai berriztagarriekiko berariazko interesa agertu zuen, energia esparrurako jarduera-ardatz berria izan dadin (Hydrogen Center Bavaria | Zentrum Wasserstoff. Bayernek (H2.B), eta testuinguru honetan, Abanto Zierbenako EIC - Energy Intelligence Centerren egin zieten harrera Joseba García EIC Fundazioko Zuzendari Nagusiak eta Asier Madariaga Alba Emission Free Energy eta BH2Cko Bulego Teknikoko kideak, eta bion artean, erakunde hauek abian dituzten proiektuen barruan izandako ekimen eta lorpenen roadmapa erakutsi zieten. Saioan izan ziren, halaber, Lander Diego eta Asier Querejeta, Basquetraderen izenean.
Ordezkaritzaren agendan Basquenergy Clusterrekiko topaketak antolatu eta erreferentziazko beste enpresa eta proiektuetarako bisitak egin dira, hala nola, Cegasa, Basquevolt, Bilboko Portua, Tecnalia, H2Site, Izpitek eta Sener.
Topaketa horiei esker, euskal ekosistemak energia-biltegiratzean, hidrogenoan, erregai berriztagarrietan, itsas-energietan, eguzki-energian eta industria-eraginkortasunean dituen indarrak eman dira ezagutzera, baita deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan beteko duen eginkizun estrategikoa ere, Bavariarekiko lankidetza-aukera berriak irekiz berrikuntza eta trantsizio energetikoaren arloko baterako proiektuetan.