Enagásek Teréga operadore frantziarraren % 31,5 erosteko akordioa lortu eta Enagás Renovableren % 40aren salmenta itxi du
Enagasek enpresarentzat garrantzi handia duten bi gertaera iragarri ditu. Alde batetik, akordio bat lortu omen du GICi Teréga operadore frantziarraren % 31,5 erosteko, 573 milioi eurotan. Teregak 5.100 kilometro inguruko gasbideak eta lurpeko bi biltegiratze ditu Frantziako hego-mendebaldean, hau da, gasa garraiatzeko Frantziako sarearen % 16 eta biltegiratze-gaitasunaren % 27. Teregaren sarea nazioarteko bi konexioren bitartez lotuta dago Enagasen sarearekin.
Bestalde, Enagásek Hy24ri Enagás Renovableren % 40 saltzeko operazioa itxi du 48 milioi euroren truk, filial horren % 20ari eutsiz. Enagásek Enagás Renovableren desinbertsio-prozesuari ekin dio konpainia buru duen Hidrogenoaren Enbor Sarearen hedapenean izandako aurrerakada kontuan hartuta, jardueren bereizketari buruzko Europako araudia erabat betetzen dela bermatzeko asmoz.
Iturria: Enagás