
Enagasek ospatutako Hidrogenoaren Hirugarren Eguna erreferentziazko ekitalditzat finkatu da sektorean, hidrogenoaren Europako bultzatzaile nagusiak bilduz
Joan den urtarrilaren 29an ospatu zen Enagasen Hidrogenoaren 3. Eguna, Pedro Sanchez Gobernuko Presidenteak inauguratuta. Kargudun publikoak eta garrantzizko eragile sektorialak bilduz, ekitaldi honen hirugarren edizioak bektore energetiko honen Espainiako hedapenaz eztabaidatzeko aukera eman du, betiere azpiegiturari eta Europako korridoreei dagozkion alderdiak, industriaren eta beste sektore batzuen deskarbonizazioa, hidrogenoaren teknologiak, prezioak, mugikortasuna eta abar kontuan hartuta. Horren harira, hauexek dira, laburbilduta, ekitaldi horretan jorratutako alderdirik garrantzitsuenetako batzuk:
- H2Med-erako Call for Interest delakoaren emaitzak. Otsailaren 10ean web-mintegi bat egingo dela iragarri da, 2024ko azaroan eta abenduan egindako Call for Interest delakoaren (H2Med-eko azpiegituren etorkizuneko erabiltzaileen beharrak ebaluatzea zuen helburu) emaitzak ezagutzera emateko. Prozesu honetan, 168 enpresak eta 528 proiektuk hartu dute parte guztira, eta erabateko arrakastatzat jo da hidrogenoaren balio-kate osoaren babesa islatu duen aldetik.
- Espainiako Hidrogenoaren Enbor Sarea. Beste lau tarte gehitu zaizkio Espainiako enbor-sareari 2023ko laugarren hiruhilekoan egindako Call for Interest delakoaren emaitzen harira, argudiatu dutenez.
Lau tarte berri horiei esker, enbor-sareak penintsulako autonomia-erkidego guztiak konektatuko ditu, Estatu barruko kohesio handia lortuz.
Hauexek dira enbor-sareari gehitu zaizkion tarte berriak:
- Guitiriz (Galizia) eta Zamora.
- Huelva eta Algeciras.
- Ipar Mesetako zeharkakoa.
- Hego Mesetako zeharkakoa, Madrilekin konektatua.
Lau proiektu hauek Europar Batasuneko Interes Komuneko Proiektuen (PCI) bigarren deialdirako aurkeztu dira. Bestalde, Enagaseko Kontseilari Ordezkariak iragarri duenez, 2025ean eta 2026an, Espainian inoiz egin den Partaidetza Publikoko Planik (PCPP) handiena abiaraziko duela Espainiako Gobernuarekin, autonomia-erkidegoekin eta toki-erakundeekin elkarlanean, 1.000 alderdi interesdun baino gehiago dituen 2.600 km inguruko azpiegitura garatzeko asmoz.
Aipatu behar da korridore honek Alemaniako hidrogeno-eskaerari erantzuteko aukera paregabea dela, izan ere, gaur azaldu denez, eskaera hori % 50-70ean inportazioen bidez estaliko da.
- Auction-as-a-Service. Pedro Sánchez Gobernuko Presidenteak berriro iragarri duenez, Espainiak “Auction-as-a-Service” mekanismoan parte hartuko du Hidrogenoaren Europako Bankuaren bigarren enkantearen barruan. Enkante honetara bideratutako aurrekontua 400 milioi eurokoa izango dela egiaztatu da. Hala ere, amaierako kopuruaren berrespen ofiziala datozen asteotan egingo da hidrogeno-haranen lehen deialdia argitaratu ondoren.
- Clean Industrial Deal. Iragarri dutenez, Clean Industrial Deal berriaren behin-betiko argitalpen data 2025eko otsailaren 26a izango da. Industriak lehiakorrak izateko eta kalitatezko enpleguak sortzeko baldintza egokiak sustatu eta sortzea da plan honen helburua. Horrek energia-hornidura eta lehengai merke, jasangarri eta seguruetarako sarbidea sinplifikatu, inbertitu eta bermatzea dakar.
Iturria: Enagás