lan de Participación Pública
Berriak

Enagasek hidrogenoaren enbor-sareari buruzko Partaidetza Publikorako Plana abiarazi du Espainian, herrialdean zabaldutako handiena

Enagásek hidrogenoaren Espainiako enbor-sareari buruzko Partaidetza Publikorako Plan Kontzeptuala (PCPP) abiarazi du Hidrogenoaren Zentro Nazionalak (CNH2) Puertollanon duen egoitzan. Etorkizuneko hidrogeno-sareari buruzko informazioa intereseko talde guztiekin partekatzea da planaren helburua, zalantzak argitu, proiektuaren beharra azaldu, prozesuan komunitateen parte-hartze aktiboa sustatu, lurraldearen gaineko inpaktuak arindu, eta fase goiztiar batetik gizarte zein ingurumenaren ikuspegitik egokienak diren ekintzak bermatzeaz gain.

PCPPk autonomia-erkidegoen eta udalen ekarpenak jasoko ditu, baita 50 administrazio publiko eta 380 erakunde eta elkarte baino gehiagorenak eta parte hartzeko interesa duten herritar guztienak ere. Aurreikuspenen arabera, 18 hilabete iraungo du sareak tarte desberdinetan zeharkatuko dituen 13 autonomia-erkidegoetan eta 550 udalerrietan PCPP hedatzeko prozesuak, eta horren ondoren, prozesuaren emaitzei buruzko amaierako txostena egingo da.

Espainiako hidrogenoaren barne-sarearen lehen ardatzak eraikitzeko proiektuan, 2.600 kilometro inguruko duktuak garatzea aurreikusi da, lurpekoak, berriak nahiz birmoldatuak, 15 tarte eta 5 ardatzetan antolatuta: Platako Bideko Ardatza (875 kilometro inguru eta lau tarte), Kantauri Itsasoko Ertzeko Ardatza (440 kilometro inguru eta hiru tarte), Levanteko Ardatza (505 kilometro inguru eta lau tarte), Gaztela-Mantxa Zeharkako Ardatza (235 kilometro inguru eta tarte bat) eta Ebro Haraneko Ardatza (535 kilometro inguru eta hiru tarte). Sare berriaren % 80 baino gehiago lehendik dagoen gas-azpiegituraren trazaduratik igaroko da, eta sarearen % 21ek egungo gasbideak berrerabiltzea ekarriko du.

Enagásek argitaratutako Infraestructura interior de hidrógeno en España. Resumen no técnico (Espainiako hidrogenoaren barne-azpiegitura. Laburpen ez-teknikoa) txostenak zehatzago aztertu ditu xehetasunak autonomia-erkidegoen arabera, eta 2025ean hasi eta 2030ean amaituko den hedapen-egutegia proposatu du.

Iturriak: Enagás, Infraestructuras de Hidrógeno de España

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut