DS industry
Berriak

Elektrolisi Proiektu Handiei buruzko Jardunaldi Teknikoak hidrogeno berriztagarriaren hedapena gidatuko duten proiektuak nabarmendu ditu

Azaroaren 4an, BECen, DS Industry Kongresuaren barruan, BH2Ck hidrogenoa eskala handian ekoizteko industria-proiektuei buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu zuen. Bilerak hidrogeno berriztagarria industria eskalan ekoiztea helburu duten Espainiako ekimen garrantzitsuenen ordezkariak bildu zituen.

Topaketan, industria-aplikazioetarako ahalmen handiko elektrolizagailuen inguruko esperientziak, aurrerapenak eta perspektibak partekatu, eta beren-beregi nabarmendu zituzten Moeve, Petronor, Repsol eta Iberdrola konpainiek bultzatutako proiektu estrategikoak.

Jardunaldian erreferentziako proiektuen egungo egoera aztertu ahal izan zen: Huelvako 300 MWeko elektrolizagailua, Moeve Green Molecules-eko Cristóbal Morenok aurkeztuta; Petronorren Muskizko 100 MWeko proiektua, Bay of Biscay Hydrogen-eko Arturo Fernánezen eskutik; Repsolen Cartagenako 100 MWeko ekimena, Cartagena Hydrogen Network-eko Javier de Diegok azalduta, eta Castello eta Puertollanoko industria-garapenei atxikitako 25 MWeko eta 20 MWeko elektrolizagailuak, Iberdrolako Patricia de Moralek aurkeztuta. Era berean, hidrogeno berriztagarria industriaren deskarbonizaziorako giltzarrizko bektoretzat garatzeko prozesua bizkor dezaketen teknologia, erregulazio zein merkatu arloetako erronka nagusiak eztabaidatu zituzten, Javier Arboleda Shyneko Zuzendari Nagusiak moderatutako mahai-inguruan.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA