
EEE eta Enagaseko Bahía de Bizkaia Gas azpiegitura prestatzen ari da hidrogenoarekin lan egiteko
Bahía de Bizkaia Gas-ek (BBG), Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Enagásen GNL birgasifikatzeko instalazioak, Naturgyk pleitatutako Rioja Knutsen metano-ontzia jaso du, 2003an martxan jarri zirenetik instalazio hauetara iritsi den 1.000. ontzia. Orain, BBG, 450.000 metro kubikoko biltegiratze-edukiera duela, beste fluido mota batzuk jasotzeko prestatzen ari da: hidrogenoa, amoniakoa eta CO2.
Juan Andrés Díez de Ulzurrun Bahía de Bizkaia Gaseko presidenteak adierazi duenez, birgasifikatzailea lanean hasia da fluido berrietara (amoniakoa, hidrogenoa eta CO2) egokitzeko. CO2ren kasuan, enpresaren ordezkariak “gure inguruan atzitu eta gure lantegian likidotutako CO2 kargatzea eta deskargatzea” helburu duen Europako proiektu bat iragarri du, “bospasei biltegiratze-tangarekin eta Bilboko Portuan kargatzeko egokitutako pantalan txiki batekin”. Horrela, ontzi egokietan ontziratuko da, gasa garraiatu eta biltegiratzen duen Terega konpainiak Frantzian duen biltegi batera eramateko.
Energiaren Euskal Erakundea eta Enagás operadorea % 50ean bazkide dituen Bahía de Bizkaia Gasek 450.000 m3 GNL biltegiratzeko guztizko edukiera du, 150.000 m3-ko edukiera duten hiru tangari esker. Birgasifikazio-gaitasuna (gas natural likidotua gas-egoerara itzultzeko) 800.000 Nm3/h-koa da, eta gas hori hornidura-sare orokorrean injektatzen da ondoren, kontsumorako.
Iturria: El Economista