acuerdo CNH2-sociedad mexicana del hidrógeno
Berriak

CNH2k eta Hidrogenoaren Mexikoko Elkarteak epe luzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Hidrogenoaren Zentro Nazionalak (CNH2) Hidrogenoaren Mexikoko Elkartearekin lortutako lankidetza-hitzarmenaren sinaketa iragarri du, Sevillan antolatutako European Hydrogen Energy Conference (EHEC) 2026 biurteko azokaren barruan. Hidrogenoaren eta erregai-pilen sektorean epe luzeko harremanak ezartzea da akordio honen helburua, eremu akademikoan, zientifikoan eta ikerketa-arloan baterako jarduerak sustatu eta bultzatu ahal izateko, bi erakundeen arteko ezagutza eta esperientziaren trukea errazteaz gain. Hitzarmenean jasotako lankidetza-modalitateen artean, ikasle eta irakasleen trukea, ikerketa-proiektuen garapena, informazio, dokumentazioa eta hezkuntza nahiz zientzia arloetako argitalpenen trukea edota  ikasketa-topaketa, mintegi eta sinposioen antolaketa nabarmen daitezke, besteak beste. Era berean, akordioak nazioarteko partzuergoetan batera parte hartzeko aukera aurreikusi du proiektu akademikoak eta ikerketa zientifikoaren arlokoak gauzatzearren, bi alderdiek etorkizunean ados dezaketen beste edozein lankidetza-modalitaterekin batera. Honela, CNH2k nazioarteko proiekzioa handitzen eta Sociedad Mexicana del Hidrogeno A.C. bezalako merkatu eta bazkide estrategiko berrietara irekitzen jarraitu du.

Iturria: CNH2

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA