
Clean Hydrogen Partnershipek eta Hydrogen Europek BH2C nabarmendu dute Europako hidrogeno-haranen artean
Hydrogen Europek martxoaren 24an antolatutako “H2Talk: From Hype to Pipe: How Hydrogen Valleys drive the H2 Economy” web-mintegian, Clean Hydrogen Partnershipek eta Hydrogen Europek Hidrogenoaren Euskal Korridorea nabarmendu zuten. Ekitaldiaren helburua hidrogeno-haranen garrantzia eta errealitate ekonomiko eta politiko berrien egungo testuinguruan duten garrantzia agerian uztea zen, Clean Industrial Deal delakoaren ildotik.
Clean Hydrogen Partnership Governing Board-eko Danica Maljkoviquek Europako hidrogeno-haran arrakastatsuaren adibidetzat aipatu zuen BH2C. Bestalde, Jorgo Chatzimarkakis Hydrogen Europeko CEOak BH2Ck abian dituen mugikortasunaren arloko 17 proiektuak eta industria deskarbonizatzeko 6 proiektuak nabarmendu zituen, hidrogenoaren inguruko ikerketaren alde egin duen apustuaren barruan. Maribel Rodriguez Repsoleko Hidrogeno arloko Zuzendariak beren-beregi nabarmendu zuen off-takerrak izatearen garrantzia, eta hidrogeno-haranen garapenean inplikatuta dauden erakundeen arteko lankidetzarena.
Web-mintegian, Europan zein nazioartean abian diren proiektuetatik ikasitakoak eta arrakastarako funtsezko faktoreak aipatu zituzten, egiazko lan-inguruneetan hidrogeno-teknologiak aplikatuko dituen proiekturen bat prestatzerakoan. Era berean, parte-hartzaileek finantzaketaren garrantzia azpimarratu zuten, mundu osoko eskualdeek hidrogenoaren arloko proiektuen erronkei heldu eta horien jasangarritasun ekonomikoa babesteko elkarrekin lan egin dezaketela nabarmenduz. Azkenik, hidrogeno-haranak Europako merkatuan integratu eta 2030era arteko asmo handiko helburuak betetzeko alderdi interesatuek hartu beharreko ekintzak aipatu zituzten.
Web-mintegiaren grabazio eskura daiteke esteka honetan.