cic energigune
Berriak

CIC EnergiGUNE elektrolizagailu desakoplatuetarako material berriak ikertzen ari da READER proiektuaren bitartez

CIC energiGUNE elektrolizagailu desakoplatuetarako material jasangarrien garapenean lan egiten ari da READER proiektuaren bitartez, hidrogeno berdearen ekoizpen eraginkorra eta segurua errazteko. Horri esker, fabrikazio-kostuak eta Europak material kririkoekin duen mendekotasuna murriztuko lirateke, platinoaren taldeko metalik ez duten katalizagailuak erabiliz.

Euskal zentro teknologikoak errendimendu eta iraunkortasun handiko elektrolizagailu desakoplatuaren kontzeptu berri bat diseinatuko du, redox bitartekari organikoetan oinarrituta, metal kritikoetan oinarritutako egungo katalizagailu urrien ordezko alternatiba eraginkor eta ekonomikoagoa izan dadin.

Proiektuak 42 hilabeteko iraupena du eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren “Ezagutza Sortzeko Proiektuak” finantziazio-programan sartu da. Ikerketa-lana oso-osorik garatzen ari da euskal zentroan, Paramaconi Rodriguez Ikerbasqueko Professor eta CIC energiGUNEko Hidrogenoaren Teknologia Elektrokimikoen Ikerketa Taldeko arduradunaren zuzendaritzapean, CIC energiGUNEko energia elektrokimikoaren biltegiratzearen arloan ikertzaile dabilen Eduardo Sánchez doktorea zuzendarikide duela.

Iturria: CIC energiGUNE

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut