calvera hydrongen
Berriak

Calvera Hydrogenek hidrogenoaren arloko soluzioetan duen lidergoa indartu du 700 bar-eko hornitegi eramangarri berriekin

Calvera Hydrogenek hidrogenozko ibilgailuak birkargatzeko soluzioen portfolioa handitu du hidrogenoa hornitzeko 700 bar-eko hornitegi eramangarrien lehen modeloekin. Hornitegi berriak CAPEXa optimizatzeko proiektatu dira Plug and Play diseinu konpaktuari esker, eta gehienezko gaitasuna eskaintzen dute flota-mota guztietarako.

Hauexek dira Calvera Hydrogenen bi hornitegi berriak:

  • PORTABLE 70 DUAL, ibilgailu astunak 350 bar-eko presioan eta autoak 700 bar-eko presioan hornitzeko.
  • PORTABLE 70 TRUCK, hidrogenozko kamioi-flotei zuzendua, 700 bar-eko presioan, tamaina ertaineko kamioi-flotei soluzio ezin hobea eskainiz.

Eramangarriak eta modularrak direnez eta azkar eta obra zibilik gabe instalatu ahal direnez, soluzio hauek aurrerapauso handia dira hidrogenozko ibilgailuen horniketarako azpiegituraren hedapenean.

Iturria: Calvera Hydrogen

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut