industria
Berriak

BH2Cren Industria arloko Bertikalaren topaketa

SENER eta SARRALLE buru dituen Industriaren arloko Bertikalaren lehen topaketa IKERLANen instalazioetan egin zen martxoaren 13an, astelehena, industriaren deskarbonizazioaren erronka nagusiak abian diren egiazko kasuen bitartez aztertzeko asmoz.

Saioaren hasieran, SENERek BH2Cren aurrerapena eguneratu eta bertikalen definizio berria eman zuen. Egun, Industriaren arloko Bertikala zazpi ekimenek osatzen dute, eta horietatik hiru topaketan aurkeztu ziren.

SARRALLEk industria siderurgikokon ekoizpen-prozesuekin bateragarriak diren teknologien eta materialen garapenean izandako aurrerapenak aurkeztu zituen, hidrogenoa gas naturalaren ordezko energia-iturritzat erabiliz altzairu jasangarria ekoiztu ahal izateko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren barruan finantzatutako H-ACERO proiektuari erreparatu zion.

NERVACEROk, hidrogenoa energia-iturri alternatibotzat erabiliz altzairu jasangarria ekoizteko, enpresaren Euskadiko lantegian gauzatzen ari diren H-Acero, HybridFurnace eta FeXI proiektuetan izandako aurrerapenak aurkeztu zituen.

NEMAKek, BH2Cren Elkarteko kide berria den aldetik, Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren barruan finantzatutako GHEMAK proiektua aurkeztu zuen, aluminioa birziklatzeko eta ekoizteko prozesuan hidrogenoa energia-iturri alternatibotzat sartzea xede duena.

Azkenik, IKERLANek GNtik H2rako trantsizioak konbustioari eragindako inpaktua azaldu eta zentro teknologikoak eremu honetan duen gaitasun teknologikoa argitu zuen. Saioaren ondoren, bertaratutakoek IKERLANen Clean Combustion laborategia bisitatzeko aukera izan zuten.