vertical en el EIC
Berriak

BH2Cko T&B eta Biltegiratzeari buruzko Bertikalaren topaketak H2 garraiatzeko teknologia desberdinak eta biltegiratu eta erauzteko garapen berriak aztertu ditu

Martxoaren 18an, asteartea, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Transmisio, Banaketa eta Biltegiratzeari buruzko Bertikalaren bosgarren topaketa egin zen EIC-Energy Intelligence Centerren. NORTEGAS buru duen bertikalak 22 erakundetako 38 parte-hartzaile bildu zituen.

NORTEGASeko Izaskun Gorostiagak bertikalaren proiektu eta ekimenen egoera errepasatu zuen, baita sektorearen azken hilabeteotako erregulazio arloko alderdirik garrantzitsuenak ere. Jarraian, UPV/EHUko Laura Barriok hidrogenoaren garraio eta banaketaren merkaturako estrategia desberdinei buruzko ikuspegi orokorra eman zuen, UnLOHCked (“CO2 isurpen txikiko biltegiratze-teknologien garapena”) proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu baino lehen. Topaketan parte hartu zuten, halaber, NORTEGASeko Daniel Cuadradok, H2INTEGRA proiektuaren barruan mintz polimerikoekin egindako deblending jarduerak aurkezteko; TUBACEXeko Yasmina Portillak, hidrogenoa lurpeko formazioetan ekoizteko katerako konexio aurreratua garatzea xede duen DESSERT proiektuaren berri emateko, eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko José Mari Canalesek, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate-arteko Masterreko (MITH) ikuspegi berria azaltzeko.

Jardunaldian erabilitako aurkezpen guztiak eskuragarri daude jadanik webguneko bazkideen atalean.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut