Encuentro vertical EIC
Berriak

BH2Cko Mugikortasunaren arloko Erabilerari buruzko Bertikalaren topaketak agerian utzi du hidrogenoak mugikortasunerako erregaitzat duen moldaerraztasuna, errepidean nahiz portu-eremuetan

Martxoaren 25ean, asteartea, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Mugikortasunaren arloko Erabilerari buruzko Bertikalaren V. topaketa egin zen EIC-Energy Intelligence Centerren. EEE eta REPSOL buru dituen bertikalak 28 erakunderen 34 ordezkari bildu zituen.

Topaketan, REPSOLeko Miguel Palaciok bertikalaren proiektu eta ekimenen egoera aztertu zuen, baita hidrogeno bidezko mugikortasunaren sektorearen azken hilabeteotako garrantzi handieneko erregulazio-alderdiak ere. Jarraian, AJUSAko José Manuel Gregoriok ezagutzera eman zituen Erregai Pila garraio astunean (kamioi hibridoak eta itsasontzi-aplikazioak kasu) aplikatzeko enpresak egin dituen azken aurrerapenak, CRIPICOM proiektuaren barruan garatutako aplikazioak arakatzeaz gain.

Jardunalditik kanpo gonbidatuen artean, Bosch Rexroth-eko Julio Cesar Álvarezek mugikortasun-erabileretarako hidrogeno likidoari buruzko eztabaida ireki eta enpresaren CryoPump sistemarekin LH2 banatzen hasiak diren egiazko kasu bat aurkeztu zuen; eta CSPko Jorge Segurak eta FERROko Oscar Sagredok H2INTEGRA proiektuan garatutako portu-garabietarako hidrogeno bidezko propultsio-sistema berriak aurkeztu zituzten. Topaketan izan zen, halaber, IRIZAReko Aitor Blanco, eta Irizar sektorea deskarbonizatzeko egiten ari den apustuari buruzko ikuspegi osoa eman zuen, FCEV ibilgailuak aurkeztuz. Saioa amaitzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO José Mari Canalesek Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate-arteko Masterraren (MITH) ikuspegi berria azaldu zuen.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut