Congreso nacional de hidrógeno
Berriak

BH2Ck parte hartu du Hidrogeno Berdearen Estatuko II. Kongresuan, Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako euskal ordezkaritzarekin batera

Hidrogeno Berdearen Estatuko 2025eko Kongresuak (H2V) hidrogenoaren sektoreko Estatuko eragile nagusiak bildu ditu Huelvan, otsailaren 4, 5 eta 6an. BH2Cko hamabi erakundek parte hartu dute Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako misioan. Kongresuaren aurreko egunean, BH2Cko kideek klusterrak MOEVEren La Rábida Energia Parkeko instalazioetara eta Huelvako portura antolatutako bisitetan parte hartu zuten.

Espainian, hidrogeno berdearen sektorea sendotu da, trantsizio energetikoa lideratzeko giltzarrizko elementu guztiak biltzen dituen heinean. Sektorearen Estatu mailako eragile nagusietako askok halaxe adierazi dute 1.200 pertsona eta 400 enpresa baino gehiago erakarri dituen Hidrogeno Berdearen II. Kongresuan. Topaketak osoko bilkurak, mahai-inguruak eta jardunaldi teknikoagoak izan ditu, baita B2B bileretarako gunea ere.

Oraingoan, BH2C hamabi elkartekidek ordezkatuta egon da Andaluzian: ALBA, AMPO, EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRA, ENAGÁS RENOVABLES, EEE, SOMORROSTRO LH, H2SITE, HYFIVE, PETRONOR, SENER eta TEKNIKER.

Azokaren aurreko egunean, Euskadiko Energia Klusterrak interes handiko bi bisita antolatu ditu BH2Cko erakundeentzat. Lehendabizi, MOEVEren La Rábida Energia Parkea bisitatu dute. Joaquín Rodríguez MOEVEko Hidrogenoaren arloko Zuzendariak eta Jorge Acitores La Rábida Energia Parkeko Zuzendariak emandako ongietorriaren ondoren, bertaratutakoek Energia Parkeko instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, kontrol-gela nagusia eta hidrogenoaren koprozesu eta kontsumorako instalazio eta unitateak (Hidrocracker eta H4) barne. Jarraian, Huelvako portura hurbildu dira, eta bertan, Jaime Beltran Sanz Huelvako Portuko CBDO/CCOk eragiketan erabiltzen duten energia-transformazioaren ikuspegia aurkeztu eta portu-esparruko 17 kilometroetan zehar egindako bisitan gidatu ditu, han egiten duten jardueraren nondik norakoak ezagutzera emateko.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut