BH2Ck bideo bat kaleratu du hidrogenoaren euskal industriaren lorpenak eta proiektuak aurkezteko
|
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak bideo bat argitaratu du, hidrogeno berriztagarriaren ekosistema bultzatu eta lurraldearen deskarbonizazioan aurrera egitea xede duen Euskadiko ekimen estrategikoa aurkezteko. 2021-2030 aldian, euskal enpresek sektorean 900 milioi euro inbertitu eta 132,5 MWeko elektrolisi-gaitasuna lortzea espero da. Bideoan, halaber, BH2Cko bazkideek izandako lorpen ugariak jaso dira, baita hidrogenoaren euskal balio-kate osoak egun abian dituen proiektuak ere, ekoizpenetik hasi eta industria zein mugikortasunaren arloetako amaierako erabileraraino. Erakunde hauek parte hartu dute bideoan: Basque Hydrogen, Bureau Veritas, CAF, Calvera, Cidetec, Enagas Renovable, EEE, H2site, Ibil, Irizar, Nippon Gases, Nortegas, Petronor, Repsol, Sarralle, Sener, Talgo eta Tecnalia. Ekimenen artean, beren-beregi nabarmen daitezke Petronorren 10 MWeko eta 100 MWeko elektrolizagailuak, hidrogeno purua banatzea helburu duen Nortegasen gasbidea, Calvera Hydrogenek hidrogenoaren garraio eta horniketarako abian dituen soluzioak, H2Siteren paladio-mintzen lantegia, Irizar i6S hidrogeno bidezko autobusa eta Ibilek hidrogeno bidezko ibilgailuentzat garatutako birkarga-guneak, besteak beste. |