
BH2Ck 1º de Mayo Fundazioaren siderurgia-txosten berriaren aurkezpenean parte hartu du: “Siderurgiak ‘hidrogeno berdearen’ alde apustu egin beharko du Espainian sektorearen jarraikortasuna bermatzeko”
Joan den astean aukeztu ziren Madrilen, 1º de Mayo Fundazioak Syndex aholkularitza-enpresaren lankidetzaz eta Industriako CCOOren koordinaziopean landu duen “Deskarbonizazioa eta enplegua Espainiako sektore siderurgikoan” izenburuko txostenaren ondorioak. Azterlana urtarrilaren 28an egindako eztabaida-jardunaldi batean aurkeztu zen, eta bertan izan ziren, besteak beste, Emilio Hidalgo Sidenorren ordezkaria, Asier San Millan Siderurgiaren Kluster Elkarteko (SIDEREX) gerentea, Sergio San Martin Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaritza-taldeko kidea eta Asier Madariaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Bulego Teknikoko (BH2C) kidea.
Txostenak balizko hiru egoera planteatu ditu datozen urteotarako, Espainian siderurgia garatzeko. Lehenengoan, ez litzateke egokitzeko inbertsio esanguratsurik egingo, eta orain arte bezala egiten jarraituko litzateke. Bigarrenean, deskarbonizazioan lagunduko luketen alternatiba energetikoak sartuko lirateke, hala nola, jatorri berriztagarriko elektrizitatea eta gas naturala, agente murriztailetzat. Hirugarrenean, gas naturala hidrogeno berdearekin ordezkatuko litzateke burdina zuzenean murrizteko prozesuan (DRI), elektrizitate berriztagarria integratuz.
Iturria: Fundación Primero de Mayo