NORTEGAS
Berriak

BH2C, Nortegas, CNH2, AMPO, Calvera eta IDOM, Aragoiko Hidrogenoaren I. Astean

Hidrógeno Aragón Fundazioak, Aragoiko Gobernuarekin lankidetzaz, Aragoiko Hidrogenoaren lehen Astea antolatu du martxoaren 10etik 14ra bitartean, erregioan hidrogenoaren teknologia bultzatu eta trantsizio energetikoarekiko konpromisoa berresteko asmoz. Sektoreko enpresek, erakundeek eta adituek parte hartu dute aste honetan antolatutako ekitaldietan, eta horien artean, giltzarrizko erakunde hauek nabarmendu behar dira: Nortegas, Hidrogenoaren Zentro Nazionala (CNH2), AMPO, Calvera Hydrogen eta IDOM.

Mar Vaquero Aragoiko Gobernuko presidenteorde eta Presidentzia, Ekonomia eta Justiziako sailburuak inauguratu zuen ekitaldia martxoaren 10ean, hidrogenoak deskarbonizaziorako eta Europako klima-helburuak betetzeko duen garrantzia nabarmenduz, sektoreak dakarren aukera ekonomikoa barne.

Martxoaren 11n, asteartea, Hidrogenoaren Ebroko Korridoreari buruzko jardunaldian, Izaskun Gorostiaga Nortegaseko Estrategia eta Jasangarritasuneko Zuzendari Nagusiak Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako hidrogeno-haranei buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen BH2Cren izenean. Bere hitzaldian BH2Cren garrantzia eta heldutasuna azpimarratu ditu, Euskadiko industria, energia eta mugikortasun sektoreak deskarbonizatzeko giltzarrizko ekosistematzat. Izaskun Gorostiagak Hidrogeno Haranen Estatuko Aliantzaren garrantzia ere nabarmendu du hidrogenoaren sektorean baterako ahotsa lortzeko. Egun horretan bertan, Calvera Hydrogenek, IDOMek eta AMPOk hidrogeno berriztagarriaren sektorean garatu duten teknologia eta esperientzia partekatu dute Ebro industries elevator pitch delakoan.

Martxoaren 12an eta 13an RENMAD Hidrogeno Kongresuaren bosgarren edizioa egin da. Asteazkenean, hilak 12, “Hidrogeno berriztagarrizko haranen Estatuko ekosistema eta etorkizuneko proiekzioak” izenburuko mahai-inguruan, CNH2ko Emilio Nietok Hidrogeno Haranen Aliantzari buruzko hitzaldia eman du, horiek trantsizio energetikoan duten garrantzia eta inplementazioari dagozkion etorkizuneko erronkak jorratuz.

Iturria: Nortegas, CNH2

 

CNH2

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut