Asamblea general en el EIC
Berriak

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak bosgarren Batzar Orokorra egin du EICn (Energy Intelligence Center). Elkarteak 54 ekimen ditu dagoeneko, eta munduko hidrogeno-haran nagusietakotzat posizionatu da.

2024ko ekitaldian, Hidrogenoaren Euskal Korridorea finkatu egin da, elkartekide zein proiektuen kopuruetan hazkunde txiki bat izan duelarik. Halaxe azaldu du José Ignacio Zudaire Elkarteko presidenteak ostegun honetan, urtarrilak 23, Abanto-Zierbenako Energy Intelligence Centerren (EIC) eraikinean antolatu den BH2Cren Urteko Batzarrean.

Iaz, BH2C munduko hidrogeno-haran nagusietakotzat hautatu zuen Mission Innovation - Clean Hydrogen Mission (CHM) delakoak. Ildo horretan, Batzarrean azpimarratu den bezalaxe, Elkarteak 71 jarduera egin ditu 2024an, Hidrogenoaren Euskal Korridorea ekimen estrategikotzat posizionatzeko EAEko, Espainiako zein Europako administrazioen aurrean. Nabarmentzeko moduko adibide batzuk aipatu dira, European Hydrogen Energy Conference (EHEC) eta World Hydrogen Summit Rotterdam ekitaldietan izandako parte-hartzea kasu.

Batzarrean, José Ignacio Zudairek beren-beregi azpimarratu ditu BH2C indartzen eta hazten lagundu duten aliantzak, lankidetzak eta elkarteak, hala nola, Estatu mailan energia-bektore honetan lanean ari diren haran eta ekosistema nagusiek osatutako Hidrogeno Haranen Aliantza. BH2C kide duen EIC Fundazioaren inagugurazioa izan da giltzarrizko beste gertaera bat, izan ere, aurreikuspenen arabera, uztailean eratu eta abenduan jendaurrean aurkeztu den erakunde honek eginkizun estrategikoa izango du trantsizio energetikoa bultzatzea xede duten Euskadiko hainbat ekimenetan.

BH2Cren jarduerari Saitec buru duen OFFSH2ORE WIND, Team Ingeniería buru duen H2SALT, UPV/EHU buru duen UnLOHCked, Fagor Ederlan buru duen H2EAT, Petronor buru duen H2INTEGRA, Sarralle buru duen H-ACERO 2, Nortegas buru duen H2BIDEA eta Bureau Veritas buru duen H2Puritylab proiektuak gehitu ondoren, egun Elkarteak balio-kate osoko bazkideak partaide duten 54 proiektu ditu dagoeneko, eta honek erreferente argia bihurtu du. Horrekin batera, bost bazkide berri ere izango dituela iragarri da: Bureau Veritas, Fagor Ederlan, Saitec, Tamoin eta Team Ingeniería, guztira 72 bazkide bilduz.

Bestalde, 2025ean, BH2Ck aurrera jarraituko du barne-jarduerak dinamizatu, sinergiak eta lankidetzak erraztu eta Elkarteari atxikitako proiektuen garapena bultzatzeko helburuarekin, Elkarteko bertikalen topaketen bitartez: Ekoizpena, Garraioa, Banaketa eta Biltegiratzea, Industria arloko Erabilera eta Mugikortasun arloko Erabilera. Gainera, BH2Ck sendotu egin ditu Estatuan zein nazioartean hidrogenoaren esparruko erreferentziazko ekimentzat duen posizionamendua eta irudia.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut