
Asturiasko Gobernuaren eta Asturiasko Energiaren Fundazioaren ordezkariek H2SAREAren instalazioak bisitatu dituzte
Berrikitan, Nortegasen izan da bisitari Asturiasko Gobernuko Energia eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritza bat, María Belarmina Díaz Aguado zuzendari nagusia buru.
Horrekin batera, FAEN Asturiasko Energiaren Fundazioko kideak bertaratu dira, Carlos García Sánchez zuzendaria buru, eta bisitan bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Nortegasek energia-erronkei aurre egiteko egin duen lana.
Juan Villar CEOaren albokoa, Izaskun Gorostiaga Estrategia eta Jasangarritasuneko Zuzendari Nagusia eta Nortegaseko gainerako lantaldearen eskutik, bisitariek gas naturaleko sareetan eta hidrogenoa % 100 banatzeko sareetan konpainia H2SAREA bezalako proiektuen laguntzaz egiten ari den hidrogeno-blendingari buruzko esperientzia ezagutu eta partekatu ahal izan dute.
Nortegas buru eta ABC Compressors, Erreka, Fidegas, H2SITE, Orkli, Tecnalia, CNH2 eta Ikerlan partaide dituen H2SAREA proiektuaren barruan, soluzioi teknologiko aurreratuak garatzen ari dira gas naturala banatzeko sarean hidrogenoa segurtasunez banatu ahal izateko.
zeko den proiektua da.
Iturria: Nortegas