Encuentro vertical movilidad 1
Berriak

BH2Ck Mugikortasunaren arloko Erabilerako Bertikalaren VII. Topaketa antolatu du MUBIL Mobility Expo azokaren bosgarren edizioaren barruan

Martxoaren 26an, osteguna, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Mugikortasunaren arloko Erabilerako Bertikalaren VII. Topaketa egin zen Irungo FICOBAn antolatutako  MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriaren azokan. EEEk eta REPSOL buru dituen bertikalak honen partaide diren 22 erakunderen 40 ordezkari baino gehiago bildu zituen.

Jardunaldiari hasiera emanez, PETRONOReko Miguel Palaciok bertikaleko proiektu eta ekimenen egungo egoera aurkeztu zuen, baita azken hilabeteotan hidrogeno bidezko mugikortsunaren sektorean izandako erregulazio arloko alderdirik garrantzitsuenak ere. Jarraian, FAGOR EDERLANeko David Simok ontzien portu-jardueren deskarbonizaziorako hidrogeno-erregaiaren pilan oinarritutako elektrizitatea sortzeko OPS sistema berritzailea garatzea xede duen ZEH2OPS proiektua aurkeztu zuen.

CALVERA HYDROGENeko Nieves Murillok Aletheia proiektuaren barruan hidrogeno-hornitegiak (HRS) baliozkotzeko garatutako Hydrogen Refuelling Test Unit deritzon soluzio berritzailea eman zuen ezagutzera. Teknologia honek araudia betetzea erraztuko du, hidrogeno-hornitegien sareen hedapena bizkortu ahal izateko. Ondoren, CTPko Idoia Arauzok Espainia, Frantzia eta Andorrako Pirinioen eskualdean hidrogeno berriztagarriaren balio-katea finkatzea helburu duen PHYRENE mugaz gaindiko proiektua aurkeztu zuen. Proiektuko bazkideek egungo egoerari buruzko eta hidrogenoaren sektorean diharduten lurraldeko enpresei buruzko azterketa landu dute.

Azkenik, tour bat egin zen MUBIL Mobility Expo azokan zehar, eta Bertikalaren topaketako partaideek hidrogeno bidezko mugikortasun-proiektuak dituzten 7 enpresen standak bisitatzeko aukera izan zuten.

encuentro vertical 2

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA