ArcelorMittalek 1.300 milioi euro inbertituko ditu Frantziako Dunkerque hirian duen lantegian altzairu berdea ekoizteko
ArcelorMittal siderurgia-enpresak iragarri duenez, 1.300 milioi euroko inbertsioa egingo du Frantziako Dunkerque hirian duen lantegian, urtean 2 milioi tona ekoizteko gaitasuna izango duen arku elektrikoko labe handi bat eraikitzeko, 2029rako martxan jartzeko aurreikuspenarekin. ArcelorMittalek, ikatzaren ordez hidrogenoa erabiliz, Europan dituen altzairutegi batzuetako trantsizioa sustatzeko planteatu duen estrategiari atxikita egingo du aipatutako inbertsioa. Dunkerqueko lantegia da instalaziorik kutsatzaileenetakoa, Frantziako industriaren CO2 isurpenen % 15 eragiten duen heinean. Inbertsioaren % 50 ere energia aurrezteko ziurtagirien mekanismoaren bidez finantzatuko da. Gobernuak araututako sistema honek energia-kontsumoa murrizteko proiektuak finantzatzera behartzen ditu energia-hornitzaileak.
Iturria: Industria Química