Proiektuak

Elikadura eolikoa duten elektrolisi alkalinorako elektrodo aurreratuen fabrikazioa eta saiakuntza (ELEKWIND)

Project description

Egun hidrogenoa sortzeko dauden teknologien barruan, ELEKWIND proiektuak AWE (alkaline water electrolysis) teknologia du ardatz. Teknologia honek beste batzuek baino heldutasun-maila handiagoa izan arren, erronka teknologiko garrantzitsuak gainditu beharko ditu datozen urteotan, energia-iturri berriztagarrietatik abiatuta hidrogenoa sortzeko aukera bideragarria izan dadin, betiere kontuan hartuta energia-iturri berriztagarrien karga-prozesuak fluktuagarriak direla eta piztu eta itzaltzeko zikloak dituztela, sistema horien eragiketa nabarmen eragotziz, etengabe jardunean diharduten beste sorkuntza-iturri egonkorrago batzuen aldean.

ELEKWIND proiektuak elektrolisi alkalinorako eraginkortasun handi-handiko elektrodoak garatzea du helburu, egungoak baino errendimendu handiagokoak (korrontearen dentsitateari eta iraunkortasunari dagokienez), eta energia berriztagarrietara egokitzeko modukoak, etorkizuneko elektrolisi alkalinoaren garapena erraztuko duten elektrodoen belaunaldi berria sortu ahal izateko. Hainbat estaldura-teknika ikertuko dira: elektrodeposizioa, lurrun-faseko deposizio fisikoa eta elektrodoak fabrikatzeko proiekzio termikoa; den-denak potentzial handiko teknikak tamaina handiko elektrodoak fabrikatzeko. Ex situ saiakuntzak egingo dira, eta lortutako emaitzen arabera, ongien definituta dauden elektrodoen alternatibak hautatuko dira, gerora 2 kWeko potentzia duten stacketan eskalatzeko dira, zehaztutako fabrikazio-metodo bakoitzerako.

Proiektuaren bertikala

01. Ekoizpena

Proiektuaren liderra