Hidrogenoa lurpeko gatz-barrunbeetan biltegiratzeko soluzioen garapena (H2SALT)
Project description
Egun, estatu zein Europa mailan, hidrogenoa lurpean biltegiratzeko teknologia oso gutxi garatuta dago, eta ez dago biltegiratze-mota hori egiteko kokapenik. Ildo horretan, H2SALT proiektuak hidrogenoa lurpeko gatz-barrunbeetan biltegiratzeko beharrezkoak diren soluzio teknologikoak ikertu eta garatzea du helburu.
Proiektu hau lau enpresa espezializatuk (TEAM, TUBACEX, TUBOS REUNIDOS eta TAMOIN) osatzen duten taldeko kideen eta ikerketaren emaitzen potentzialarekin interesatuta dagoen IBERDROLA enpresaren arteko elkarlanaren emaitza izango da, eta TECNALIA eta TUBACEX INNOVACIÓNen ekarpenarekin eta emaitzen komunikazioaz eta zabalkundeaz arduratuko diren EKE eta SIDEREXen nahiz IGMEko (Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua) adituen parte-hartzearekin, diziplina anitzeko taldea eratuko da hidrogenoa gatz-barrunbeetan biltegiratzeko proiektu globala kudeatzeko.
Proiektu honen helburu nagusia hidrogenoa gatz-barrunbe batean biltegiratzeko kudeaketa-sistema integrala garatzea da, industria-proiektuetarako izan dezakeen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa zehazteaz gain. Horretan, gasak haitzuloan duen egitura eta portaera aztertu, injekzio-erauzketarako produktu tubularrak garatu, haitzulora sartu aurretik eta haitzulotik atera ondoren gasari egin beharreko tratamendurako instalazio osagarriak gauzatu eta negozio-eredua definituko da.