Berriak

RIS3 Pilotatze Taldean izandako parte-hartzea eta BH2C ekimen estrategikotzat eguneratzea

Joan den ostiralean, otsailak 24, beste bilera bat egin zuen RIS3 Pilotatze Taldeak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen elkartekide-kopurua eta proiektuak eguneratzeko (iaz beste 4 eta beste 8 gehitu ziren, hurrenez hurren), BH2Cren proiektuak finantzatzeko programetarako sarbidea aztertzeaz gain. Era berean, 2023ko kudeaketa-planaren ildo nagusiak azaldu eta elkartearen posizionamendu estrategikoari dagozkion ekimenen xehetasunak eman zituzten ezagutzera, laguntza, lankidetza zein aliantza-programetan, erakundeen aurreko ordezkapenean eta estatuko zein nazioarteko ekitaldietako parte-hartzeetan.

Energiaren arloko Pilotatze Taldea da Euskadiko energiaren arloko garapen teknologiko eta industrialerako estrategiaren (Energibasque) gobernantza-organoa. Honako hauek osatzen dute: Administrazio publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, SPRI, EVE eta Lehendakaritza; energiaren arloko enpresa trakziogileak (Idom, Iberdrola, Sener, Siemens-Gamesa eta Petronor, kasu) eta Euskadiko Energia Klusterra (Pilotaje Taldeko presidentetzan); eta energian espezializatutako eskaintza zientifiko-teknologikoaren ordezkariak (Tecnalia, CIC Energigune).

Albisterako esteka

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut