eic
Berriak

Energy Intelligence Centerren (EIC) eraikina inauguratu da Euskadiko Parke Teknologikoen Abantoko Campus berrian

Martxoaren 20an, astelehena, Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Energy Intelligence Center eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berriaren egoitza hartzen dituen eraikinaren inaugurazioan parte hartu du.

L Inauguratutako instalazioek trantsizio energetikoari lotutako teknologia aurreratuen I+G+b proiektuak garatzeko lekua eskainiko die enpresei. Bertan instalatuko diren lehen enpresak Petronor, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay izango dira.

Abanto campus berriak, 70 milioi euroko inbertsioa tarteko, giltzarrizko osagaia izango da Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektu estrategikoak garatu ahal izateko. Eta hidrogenoaren hornidura duen lehen enpresa-gunea da, Petronor-Nortegasek gauzatutako hidroduktuari esker.

EIC-Egoitza eraikinak 18.932 metro karratuko azalera du guztira, campus berriaren egoitza eta EIC dauden bi espaziotan banatuta.

Energy Intelligence Centerrek 7.907 metro karratu hartzen ditu, lau solairutan banatuta. Solairu horietan enpresentzako bulegoak eta laborategiak egongo dira, eta full scale makineria izango duen industria-nabe bat. Erregai berriak eta hidrogenoa ardatz dituen ekosistema teknologiko-industriala egituratzeko gai den bikaintasun-zentro moduan diseinatu da.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut