Arturo Fernández ALBAko (Petronorren filiala) Hidrogeno Proiektuen Garapeneko arduraduna, Energiaren Klusterraren ordezkariekin batera, REIF (Renewable Energy Industrial Fair) azokan.
Berriak

Petronorrek Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du REIF Fukushima 2022 azokan

Petronorrek Euskadiren ordezkari gisa parte hartu du Energiaren Klusterraren stand bateratuan, Basque Trade & Investment-ekin lankidetzan. Azokako bisita urriaren 13tik 15era bitartean egin da, eta agenda espezifikoekin osatu da urriaren 11n eta 12an. Egun horietan, H2 tailer espezifikoa egin da, eta AIST Fukushima Renewable Energy Research Institute-ren (FREA) Koriyamako instalazioetara zein Namieko “Fukushima Hydrogen Energy Research Field (FH2R)” azpiegiturara bisitak egin dira.

Fukushima eskualde bereziki interesgarria da, Japoniako Gobernuak energia berriztagarriak hedatzeko egiten duen apustuaren ardatzetako bat delako, eta hidrogenoaren teknologietan erreferentziazko hainbat proiektu biltzen dituelako. Izan ere, Hidrogeno-haran gisa (FH2R) onartutako ekimena duen prefektura japoniar bakarra da.

Albisterako esteka: Petronorrek Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du Fukushiman

Arturo Fernández REIF azokan eskainitako hitzaldian

Arturo Fernández REIF azokan eskainitako hitzaldian

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut