TALGOren trena
Berriak

Espainiako industriak hidrogenoaren alde apustu egin du etorkizuneko trena mugitzeko

CAF eta Talgo tren-enpresek trenbide-sektorean hidrogenoa erregaitzat erabiltzea sustatzeko proiektu bana dute martxan, hidrogenoa trenbideetan erabiltzen hasiak diren beste herrialde batzuen ildoari jarraituz.

Hidrogenoak soluzio ezin hobea izan daiteke du diesel bidezko trakzioa ordeztu eta trenbide-sektorea deskarbonizatzeko, atmosferara ur-lurruna baino isurtzen ez duen energia-iturri garbi baten alde apustu eginez. Apustu hau ate irekien politika lortzen ari da Espainiako erakunde-eragileen aldetik, Garraio Ministerioa (MITMA) eta Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) buru.

Hauek dira abian dauden proiektuak:

CAF euskal enpresa fabrikatzaileak, Renfek, Adifek eta Hidrogenoaren Zentro Nazionalak Espainiako lehen aliantza teknologikoa osatu dute hidrogeno-pila garatzeko eta honen erabilera trenbide-sektorera egokitzeko. Europar Batasunak finantzatutako FCH2Rail proiektua (Fuel Cell Hybrid Power Pack for Rail Applications) erregai-pilaren sistemaren integrazioa aztertzen ari da Aragoin zehar joan-etorrian dabilen tren pilotu batean.

Proiektu hau ez da mugatu hidrogeno bidezko trena bideragarri bihurtzera, baizik eta tren horiek eragiketan jartzeko behar diren araudiak ere arakatu dituzte, haien segurtasuna eta bideragarritasuna eta propultsio-sistema hibrido batean txertatzeko aukerak ere aztertuz. Horretarako, Renfek trakzio elektrikoa duen Civia unitate baten lagapena egin du aldiriko zerbitzuetarako, eta CAFek bimodal bihurtu du, katenariarik gabeko trenbideetan zirkulatzean erregai-pilek eta bateriek osatutako modulu berritik elika dadin.

Beste eraikitzaile espainiar handiak, Talgok, maiatzean abiarazi zituen Vittal-One hidrogeno berriztagarrizko tren dualaren probak. Laborategi-makina batek, hidrogenozko erregai-pilen teknologiaz hornitutako bost bagoik eta probak aztertzeko laborategi-bagoi batek osatuta, 160 km/h-ko abiadura hartzeko gaitasuna du hidrogenoz mugituta, eta 220 km/h-ko abiadura modu elektrikoan. Diseinu hau hainbat bateriarekin osatu da abiarazteko potentzia handitzeko, eta balaztatzeko uneetan kargatzen dira, trenari 800 kilometroko autonomia emanez elektrizitaterik gabe. Extremadura izango da probak egiteko aukeratutako tokia.

Albisterako esteka: Espainiako industriak hidrogenoaren alde apustu egin du etorkizuneko trena mugitzeko (lainformacion.com)

CAF eta Renferen hidrogeno bidezko trenaren prototipoa

CAF eta Renferen hidrogeno bidezko trenaren prototipoa

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut