Tecnaliak amoniakoa hidrogeno bihurtzeko munduko lehen instalazioan parte hartu du
Berriak

Tecnaliak amoniakoa hidrogeno bihurtzeko munduko lehen instalazioan parte hartuko du

Tecnalia H2SITE amoniakoa hidrogeno bihurtzeko munduko lehen instalazio deszentralizatua garatzea xede duen proiektu bateko partaidea da. Erresuma Batuko Gobernuak babestutako ekimen honek 7,8 milioi euroko aurrekontua du, eta EQUANS, Gemserv, University of Birmingham eta Tyseley Energy Park konpainia britainiarrek ditu partaide, baita Yara norvegiarra ere.

Egun, hidrogenoa distantzia luzeetara garraiatzea “eragozpen handia da teknologia hau hedatzeko”, Tecnaliaren esanetan, baina aitzitik, amoniakoa hidrogeno-dentsitate handi-handia duen molekula bat da, “garraiatzeko eta in situ gordetzeko erraz-erraza”. Horren harira, H2SITE deritzon Tecnaliaren startuparen teknologiai esker, “amoniako hori hidrogeno bihur daiteke amaierako erabiltzailearen instalazioetan, eraginkortasun-maila altuekin”, azaldu du.

Testuinguru honetan sortu da Birminghamen Tyseley Ammonia to Green Hydrogen ekimena, amoniakoa hidrogeno bihurtzeko “munduko unitaterik eraginkorrena” sortu eta martxan jartzeko asmoz. Egun garapen-fasean dagoen demostrazio-instalazioak egunean 200 kilo hidrogeno sortuko ditu, parke berean kokatuta dagoen hidrogeno-hornitegia elikatzeko. Hornitegi hau Birmingham hiriko autobus-flotari zerbitzua emateko ekipatuta egongo da, eta “erregai-pilak zuzenean elikatzeko amoniakoa hidrogeno puru bihurtuko duen munduko lehen instalazioa izango da”.

Albisterako esteka: Tecnaliak amoniakoa hidrogeno bihurtzeko munduko lehen instalazioan parte hartuko du | El Correo

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut