HYFIVE
Berriak

Hidrogeno berdea sortu, biltegiratu, garraiatu eta merkaturatzeko proiektuak sustatzen dituen HY.FIVE HYDROGEN enpresa BH2Cn sartu da

“BenortH2: hidrogeno berdearen Bizkaiko instalazioa” deritzon proiektuaren garatzaile eta bazkide nagusi bezala egin du. Instalazio hau aitzindaria izango da lehendik zeuden energia-instalazioetara egokitu eta deskarbonizatzeko, eta industriarako zein mugikortasunerako beste hidrogeno-erabilera batzuekin integratzeko. Proiektu honetan, HY.FIVE HYDROGENek lankidetzan dihardu Bizkaia Energiarekin (azpiegitura, offtakerra), CCIrekin (merkaturatzea), Nortegasekin (gasaren banaketa-sarearen operadorea), Garbikerrekin (hidrogenoaren mugikortasun arloko erabilera), Senerrekin (ingeniaritza) eta White Summit Capital-ekin (finantza-egituraketa, HY.FIVEren akziodun bakarra).

BenortH2 proiektua Bizkaia Energiak Amorebieta-Etxanon dituen Ziklo Konbinatuko instalazioetan kokatuta dago, eta hidrogenoa elektrolizagailuen bidez ekoizten du, biltegiratu, konprimitu eta amaierako offtaker-ei banatzeko sistema barne. Kontsumitutako elektrizitatea PPA birtual batez sarera hornitutako energia-iturri berriztagarriena izango da, eta sortutako hidrogeno berdea Ziklo Konbinatua deskarbonizatzeko erregaitzak erabiliko da gas naturalaren ordez, baita mugikortasunean eta tokiko industrian ere. Proiektuak hiru fase ditu:

- 1. fasea: 3.500 kg H2 biltegiratzeko gaitasuna duten elektrolizagailuak (5 MW), Ziklo Konbinatuko nahiz ibilgailu astunen flota pribatuetako kontsumoa estaltzeko.

- 2. fasea: Zikloa Konbinatuko kontsumoa areagotu eta inguruko beste bezero industrial batzuei zein mugikortasun arlokoei zerbitzua emateko elektrolizagailuak (15 MW).

- 3. fasea: Urtean beste erabilera batzuei eta esportazioei zuzendutako 16.000 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoizteko elektrolizagailuak, (200 MW).