Maciej Berestecki
Berriak

Europako Batzordeak “printzipioz” Hidrogenoaren Euskal Korridorea “babestuko” du

Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzaren bozeramaile Maciej Beresteckik Bilbon egin du balorazio hau, Europar Batasunaren politikek Euskadin duten eraginari buruzko informatzeko komunikabideekin antolatutako topaketa batean.

Azaroaren 30era arte, Euskadik 838 milioi euro jaso ditu laguntza banatzen dituzten konferentzia sektorialen bitartez.

Next Generation funtsekin diruz laguntzeko zain dauden euskal proiektuen artean, Hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C) da garrantzitsuenetako bat.

Bozeramailearen esanetan, atariko ebaluazio-aldian dago, “baina interesgarria iruditzen zaigu eta, printzipioz, Batzordearen babesa izango du”.

Ez du kopururik aipatu, baina enpresak, zentro teknologikoak eta erakundeak tarteko direla 124 erakunde biltzen dituen BH2Cren asmoa, 2026ra arte egin beharreko 1.500 milioiko inbertsioen % 30 eta % 40 bitartean erakartzea da, hau da, Europatik 450 eta 600 milioi bitarteko laguntza lortzea.

EBko bozeramailearen iritziz, Euskadiko industria-komunitatearentzat, industriaren deskarbonizazioa da funtsen bidez aurre egin beharreko erronkarik garrantzitsuena, eta hau ere BH2Cren helburuetako bat da.