Nortegasen H2SAREA proiektuaren inaugurazioa
Berriak

Nortegasen H2SAREA proiektuaren inaugurazioa

Nortegasek, H2SAREA proiektua inauguratu zuen astelehenean, maiatzak 2. Proiektu horren bidez, gaur egun gas naturala erabiltzen duten azpiegitura eta ekipamenduen mugak aztertzen dira, etxebizitzetan zein instalazio industrialetan, gas natural hori hidrogenoarekin gero eta ehuneko handiagoetan nahasten denean. Gainera, proiektu honen bidez aukera teknologiko berriak garatzen dira, etorkizuneko hidrogenoaren ekonomiaren energia-beharrizanetara egokitzea ahalbidetuko dutenak. Iñaki Alzaga Nortegaseko presidentea eta bere kontseilari delegatua den Javier Contreras izan dira inaugurazio-ekitaldian, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen zuzendaritza batzordeko presidentea den José Ignacio Zudaire ere. Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Igotz López Torre Zamudioko alkatea eta Esther Apraiz Derioko alkatea ere izan dira bertan. H2SAREAren aurkezpenarekin, ezinbestekoa den proiektu berritzailea finkatu da, etorkizunean egungo gas naturala erabili eta eraldatu ahal izateko pauso modura. Izan ere, horixe da hidrogenoaren ekonomia garatzeko biderik efizienteena. Nortegaseko presidenteak, Iñaki Alzagak, honako hau adierazi du: “H2SAREA momentuko energia-eraldaketaren parte da. Proiektu honen bidez, Nortegasek aukera teknologiko berriak ikertzen eta garatzen ditu, gure azpiegiturak etorkizun hurbileko energia-beharrizanetara egokitu ahal izateko, hau da, hidrogeno berdera egokitu ahal izateko. Erronka galanta da baina guztiok batera eta elkarlanean heldu behar diogu, energia-eredu garbi eta jasangarria lortzeko bidean nabarmen aurrera egitea ahalbidetu dezaketen proiektuak garatuz eta horietan baterako inbertsioak eginez, energia-eredu horrek, gainera, enplegua sortuko duelako eta gizarteari mesede egingo diolako”. José Ignacio Zudairek, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak, zera adierazi du: “Hasiera-hasieratik, Euskadik bestelako estrategia bat izan genuen, hidrogenoaren ekonomia ardatz zuen ekosistema bat sortzean datzana, ostean hura garatzeko. Hidrogenoaren Euskal Korridoreaz ari gara. Deskarbonizazioaren erronka gure lurraldean teknologia garatzeko aukera bihurtzeko estrategia da. Gaur aurkezten dugunaren tankerako proiektuak dira estrategia horren erakusgarri. Enpresa bat -kasu honetan Nortegas- buruan duen lankidetza-proiektua dugu hau, hidrogenoa garraiatzeko beharrizanei erantzutea ahalbidetuko duen teknologia garatzeko”.

Nortegasek, H2SAREA proiektua inauguratu zuen astelehenean, maiatzak 2. Proiektu horren bidez, gaur egun gas naturala erabiltzen duten azpiegitura eta ekipamenduen mugak aztertzen dira, etxebizitzetan zein instalazio industrialetan, gas natural hori hidrogenoarekin gero eta ehuneko handiagoetan nahasten denean. Gainera, proiektu honen bidez aukera teknologiko berriak garatzen dira, etorkizuneko hidrogenoaren ekonomiaren energia-beharrizanetara egokitzea ahalbidetuko dutenak.

Iñaki Alzaga Nortegaseko presidentea eta bere kontseilari delegatua den Javier Contreras izan dira inaugurazio-ekitaldian, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen zuzendaritza batzordeko presidentea den José Ignacio Zudaire ere. Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Igotz López Torre Zamudioko alkatea eta Esther Apraiz Derioko alkatea ere izan dira bertan.

H2SAREAren aurkezpenarekin, ezinbestekoa den proiektu berritzailea finkatu da, etorkizunean egungo gas naturala erabili eta eraldatu ahal izateko pauso modura. Izan ere, horixe da hidrogenoaren ekonomia garatzeko biderik efizienteena.

Nortegaseko presidenteak, Iñaki Alzagak, honako hau adierazi du: “H2SAREA momentuko energia-eraldaketaren parte da. Proiektu honen bidez, Nortegasek aukera teknologiko berriak ikertzen eta garatzen ditu, gure azpiegiturak etorkizun hurbileko energia-beharrizanetara egokitu ahal izateko, hau da, hidrogeno berdera egokitu ahal izateko. Erronka galanta da baina guztiok batera eta elkarlanean heldu behar diogu, energia-eredu garbi eta jasangarria lortzeko bidean nabarmen aurrera egitea ahalbidetu dezaketen proiektuak garatuz eta horietan baterako inbertsioak eginez, energia-eredu horrek, gainera, enplegua sortuko duelako eta gizarteari mesede egingo diolako”.

José Ignacio Zudairek, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak, zera adierazi du: “Hasiera-hasieratik, Euskadik bestelako estrategia bat izan genuen, hidrogenoaren ekonomia ardatz zuen ekosistema bat sortzean datzana, ostean hura garatzeko. Hidrogenoaren Euskal Korridoreaz ari gara. Deskarbonizazioaren erronka gure lurraldean teknologia garatzeko aukera bihurtzeko estrategia da. Gaur aurkezten dugunaren tankerako proiektuak dira estrategia horren erakusgarri. Enpresa bat -kasu honetan Nortegas- buruan duen lankidetza-proiektua dugu hau, hidrogenoa garraiatzeko beharrizanei erantzutea ahalbidetuko duen teknologia garatzeko”.

Hidrogenoaren inguruko industria-garapenak eragin handia izango du enpleguan, oro har. Kalkuluen arabera, 2030erako kualifikazio handiko milioi bat pertsona inguru egongo dira sektore horretan lanean, eta, zehazki, Euskadin, 2050erako 10.000-55.000 enplegu sortuko direla uste da.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren parte da eta Nortegas du buru. Euskal industria-sareko enpresa garrantzitsuak barne hartzen dituen partzuergoaren parte da: ABC Compresores, CAE SL, FIDEGAS, H2Site, Erreka Fastening Solutions eta Orkli. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologiko nagusien lankidetza du: Tecnalia eta Ikerlan. Era berean, Hidrogenoaren Zentro Nazionalaren lankidetza ere badu, maila nazionalean arlo horretako erreferentea dena.

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut