BH2C. Hidrogenoaren Euskal Korridorea.

Nortzuk garen

BH2C. Hidrogenoaren Euskal Korridorea

Euskadi oinarri duen hidrogenoaren ekosistema sortzeko jaioa

Zer da BH2C?

Hidrogenoaren Euskal Korridorea Euskadi oinarri duen hidrogenoaren ekosistema sortzeko asmoz eratu da, energia, industria, bizitoki zein mugikortasun arloetako sektoreen deskarbonizazioan aurrera egin ahal izateko, otsailaren 22an egindako jendaurreko aurkezpenean ageri-agerian geratu zen bezalaxe. Petronorrek eta Repsolek abiarazitako ekimen honek 12 erakunde, 13 ezagutza-zentro eta enpresa-elkarte, eta 52 enpresa zituen partaide hasieran, eta egun, balio-kate osoko makina bat proiekturen bidez ekimena errealitate bihurtzeko gaitasun osoa duten 77 erakunde biltzen ditu.

Proiektuaren abiapuntuan dago, Repsolek Euskadin trantsizio energetikoan aurrera egiten jarraitzeko inbertitzearen alde hartu duen erabaki estrategikoa, 2050. urtean zero isurketa garbiko konpainia izateko helburuari begira. Testuinguru honetan, Petronorrek Euskadi hidrogenoaren Hub bihurtzearen alde apustu egin du, ekonomia produktibo berderantz igarotzeko zutabetzat.

Bokazioa

Ekoizpen-sarea eraldatu eta industriak euskal ekonomian duen pisuari eusteko palanka izatearen bokazioa begi-bistakoa da ematen ari diren aurrerapauso guzti-guztietan. Proiektuak alderdi ekonomikoak, sozialak, teknologikoak eta ingurumenekoak uztartu ditu, besteak beste, 2026ra arte aurreikusitako 1.300 milioi eurotik gorako inbertsioari esker, eta zuzeneko 1.340 eta zeharkako 6.700 lanpostu baino gehiago sorraraziko ditu.

Horren guztiaren ondorioz, urtean 20.000 tona hidrogeno berriztagarri ekoiztuko dira, 1,5 milioi tona CO2 isurtzea saihestuz, eta lehenengo urte hauetan, ahalegin berezia egingo da hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena garatzeko, Euskadiko trantsizio energetikoan orainaren eta etorkizunaren arteko mugarria izango den Korridorea hedatzeko beharrezko azpiegiturak eta aplikazioak barne.

Misioa eta helburua

Euskadin hidrogenoaren ekosistema sortzea, proiektu eta ekintza zehatzen bidez eta lankidetza publiko-pribatuko estrategian oinarrituta, energia, mugikortasun eta industria arloetako hainbat sektoreren deskarbonizazioan aurrera egin ahal izateko.

Lurraldeko ekonomia hidrogenoaren kate tekno-industrialaren garapenaren bidez suspertzeko giltzarrizko proiektua.

Zuzendaritza Batzordea

Petronor
Presidentetza Petróleos del Norte (Petronor)
Repsol
Batzordekidea Repsol
AUTOJUNTAS
Batzordekidea Auto-Juntas (Ajusa)
CLUSTER DE ENERGÍA
Batzordekidea Euskadiko Energia Klusterra
ENAGAS RENOVABLE
Batzordekidea Enagas Renovable
ENARGI ARABA
Idazkaritza Enargi Araba
ENTE VASCO DE LA ENERGIA
Presidenteordetza Energiaren Euskal Erakundea (EVE)
FUNDACION MUBIL
Batzordekidea Mubil/GHK
GARBIKER
Batzordekidea Garbiker
NORTEGAS ENERGIA GRUPO
Batzordekidea Nortegas Energía Taldea
SARRALLE
Diruzaintza Sarralle Engineering
SENER
Batzordekidea Sener Renewable Investments

Enpresa elkartekideak

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak 77 erakunde ditu partaide: 12 erakunde, 13 ezagutza-zentro eta enpresa-elkarte, eta 52 enpresa.

Proiektu honek balio-kate osoko 46 proiektu biltzen dituen estrategia integrala du oinarri, eta ekoizpen-sarea eraldatu eta industriak gure ekonomian duen pisuari eusteko palanka izatea du xede.