H2SITE
Berriak

H2SITE Espainiako Irrati-Telebistako albistegian

Espainiako Irrati-Telebistako albistegiak, TECNALIA Research & Innovation-en H2SITE On-site H2 recovery & generation deeptech-startupak purutasun handiko hidrogenoa lortzeko abiarazi duen paladio-aleaziozko mintzen fabrikaziorako munduko lehen lantegiaren inaugurazioaren berri eman du.

RTVEk egindako erreportajean, H2SITEren Loiuko instalazioak bisitatu dituzte, hortxe fabrikatzen baitira, amoniakotik edo metanoletik abiatuta hidrogenoa ekoizteko erreaktore eta bereizgailuetarako mintzak. José Antonio Medrano H2SITEko zuzendari teknikoak bertatik bertara argitu du nola egiten diren tutu itxurako mintzak, eta garatutako teknologiak dakarren abantaila handia nabarmendu du: amaierako erabiltzailearen instalazioetan bertan, amoniakoa hidrogeno bihurtzeko aukera ematen du.

Bideoa esteka honetan ikus daiteke: Tecnalia Ventures LinkedIn-en: H2SITE, Espainiako irrati-telebistako albistegian

H2SITE RTVEn