Hidrogenoaren Euskal Korridorea, Sedigasen Think Tank-ean
Berriak

Hidrogenoaren Euskal Korridorea, Sedigasen Think Tank-ean

Nortegasek, maila nazionalean gasa banatzen duen bigarren konpainiak, eta SEDIGASek, Espainiako Gas Elkarteak, gas naturalaren azpiegituretan hidrogeno berdea txertatzeari buruzko azterlana egiteko Think Tanka aurkeztu dute asteazken honetan, Bilbon.

Jardunaldian SEDIGASek, Nortegasek, Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordetzak, Petronorrek, Redexisek, Nedgiak eta White Summit Capitalek parte hartu dute.

Parte-hartzaileek gure herrialdeko gas-azpiegituren eta gas-sare zabalaren potentziala gailendu dute, baita hidrogeno berdeak trantsizio energetiko efiziente eta ekonomikoa lortzen laguntzeko duen gaitasuna ere, betiere hornidura bermatuz eta jasangarritasunari eutsiz.

Javier Contreras

Javier Contreras