ERABILH2
Berriak

ERABILH2 Proiektuak BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin bat egin du

ERABILH2 Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK 2021 programaren bidez finantzatutako proiektua da, hidrogenoaren amaierako erabilera-faseari zuzendutako garapen teknologikoak bultzatzeko asmoz sortua, batez ere Euskadin pisu handia duten mugikortasun eta industria arloetako sektoreetan, hidrogenoak horiek deskarbonizatzeko eskaintzen duen aukeraren ildotik.

Gainera, ErabilH2 proiektuak Euskal Ikerketa Sareko eragileen arteko lankidetza erraztu eta lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzea izan du helburu, hidrogenoa mugikortasun eta industria arloetako aplikazioetan erabiltzeko teknologiei dagokienez, euskal industria-sarearen beharretara egokituz eta erraz transferitzeko modukoak izan daitezen.

Proiektuak aurrera eginez gero, ezagutza berria sortu ahal izango da eremu horietan, Euskadin hidrogenoa ezartzen jarraitzeko aplika daitekeen balio-proposamen berriak egiteko aukera emanez EAEko industria-sareari.

Proiektua IKERLANek koordinatuko du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste zazpi eragile ditu partaide: TECNALIA, TEKNIKER, CEIT, MU-EPS, UPV-EHU, CAF I+D eta SIDENOR I+D.

  BH2C elkartearen barruan, ERABILH2 proiektua 3. Bertikalari (Industria) atxikita dago